Nagusia
Hasiera
Nortzuk gara
Genero Politika
Lankidetza
Heziketa
Artículos, experiencias...
ICLI'rekin lan egiteko
Materialak
Loturak
Inskripzioa egin
Non egiten dugu lan
Angola
Kamerun
Boli Kosta
Ecuador
El Salvador
Etiopia
Euskadi
Guatemala
Micronesia
Nikaragua
Peru
Kongo
Venezuela
Beste lurraldeak
Borondatezko lankideak
Advertisement
Hasiera arrow Nortzuk gara arrow Alderdi ekonomikoak
Alderdi ekonomikoak PDF Inprimatu E-posta
Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak ez du egiturazko gasturik, Industria Ingeniarien Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Elkargoek, dagokion hitzarmenaren bidez, elkartearen esku jartzen baitituzte beharrezko giza baliabideak zein baliabide materialak (telefonoa, faxa, bulegoko materialak, eta abar).

Horrela, erdiesten diren diru sarrera guztiak zuzenean lankidetzarako zereginetan erabiltzen dira. Hona hemen diru sarreren iturriak:

  • Industria Ingeniarien Arabako eta Bizkaiko Elkargoen aurrekontuen % 0,7 eta Bizkaiko Elkargoaren ekarpenak.
  • Kideen kuota.
  • Erakundeen laguntzak.
  • Enpresa eta partikularren dohaintza ekonomikoak.
  • Ekipoen eta materialen dohaintzak.
  • Proiektuen zeharkako kostuak.

 

 

 

 Beste alde batetik, 2005. urtearen erdialdean, IC-LIren Gipuzkoako Ordezkaritzak "Enpresa Elkartuak" programa sortu zuen, Gipuzkoako enpresen gizarte ardura nazioartean bideratzeko berezko tresna izateko asmoz.

Hori lortzeko, hiru urteko hitzarmena ezarri dute enpresen eta IC‑LIren artean, azken horrek enpresaren ekarpenak garatzeko bidean diren herrialdeetan baliatzeko ardura bere gain harturik. Gaurkoz, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Etiopian eta Bolivian erabiltzen dira ekarpenok.

Gobernuz Kanpoko Erakundearen zerga erregimena Onura Publikoko Elkarteei dagokiena da; izan ere, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 1998ko abenduaren 22an, gure GGKE Onura Publikoko Elkartetzat jotzea onetsi zuen.

Urtero hainbat aitorpen egiten da: Sozietateen gaineko Zerga; Dohaintza‑emaileen gaineko Informazioa; Hirugarrenekin egindako Eragiketen Urteko Aitorpena; Datu ekonomikoak Eusko Jaurlaritzari bidaltzea, eta abar.

Erakundearen kontuak urtero ikuskatzen dira, eta Gobernu Batzordeak urteko Batzar Nagusiari aurkezten dizkio, azter, eztabaida eta onets ditzan.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

 

Seleccione el idioma
  • Castellano
  • Euskara
Ez galtzeko
HasieraNortzuk garaGenero PolitikaLankidetzaHeziketaArtículos, experiencias...ICLI'rekin lan egitekoMaterialakLoturakInskripzioa egin
 
 
© 2010 Ingeniería para la Cooperación-Lankidetzarako Ingeniaritza
Joomla! is Free Software released under the GNU/GPL License.