Nagusia
Hasiera
Nortzuk gara
Genero Politika
Lankidetza
Heziketa
Artículos, experiencias...
ICLI'rekin lan egiteko
Materialak
Loturak
Inskripzioa egin
Non egiten dugu lan
Angola
Kamerun
Boli Kosta
Ecuador
El Salvador
Etiopia
Euskadi
Guatemala
Micronesia
Nikaragua
Peru
Kongo
Venezuela
Beste lurraldeak
Borondatezko lankideak
Advertisement
Hasiera arrow ICLI'rekin lan egiteko arrow Nola lagun daitekeen elkartean
Nola lagun daitekeen elkartean PDF Inprimatu E-posta
1. Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeko (GGKE) kide eginez

Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Ingeniarien hiru Elkargoetako kideak egin daitezke elkarteko kide. Era berean, hala nahi duten eta IC‑LIko bi kideren bermea duten pertsona fisiko eta juridikoek ere laguntzaile gisa bat egin dezakete elkartearekin.

2. Diru ekarpenen bidez lagunduz

IC‑LI Onura Publikoko Elkartetzat onartuta dagoenez, diru ekarpenak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoek zerga onura garrantzitsuak dituzte. Horretaz informazio gehiago izateko, jarri harremanetan orriaren bukaeran adierazitako helbidearekin.

3. Herrialde txirotuetan egin litezkeen eta elkarteak egiteko modukoak diren proiektuak proposatuz.

Gobernuz kanpoko erakundearen profila oso teknikoa denez, mota horretako proiektuei ematen zaie lehentasuna; dena dela, bestelako proiektuak ere aztertuko dira.

4. Herrialde txirotuetan erabilgarriak izan daitezkeen makinak, materialak eta abar emanez.

Prestakuntzazko jardueretarako bereziki -baina bestelako jarduera batzuetarako ere bai-, badira bigarren eskuko ordenagailuak, tornuak eta abar, beste herrialde batzuetan erabil daitezkeenak. Horrelako materiala izanez gero edo nola eskuratu jakinez gero, jarri harremanetan orrialdearen bukaeran adierazitako helbidearekin.

5. Haurren aitabitxi edo amabitxi eginez

GGKEn Venezuelako eta Kamerungo haurren aitabitxi edo amabitxi egiteko aukera eskaintzen da.

6. Bekak

Kamerunen "Arabatxo" saria ezarri da. Unibertsitate ikasketak egiteko urteroko beka da (matrikula, ostatua, liburuak, mantenua), nota onenak ateratzen dituzten ikasleentzat. Beste beka batzuk ere abian jarri nahi dira. Beka horietan lagundu nahi duten pertsona edo erakundeak elkartearekin harremanetan jar daitezke.

7. Bidalketak

Hegoaldeko hainbat herrialdetatik ekipamenduak eskatzen dizkigute. Garraioaren arazoa sortu ohi da. Nikaraguara, Kamerunera, Boli Kostara, eta abarretara bidalketak merke egiteko erak ezagutzen dituenei elkartearekin harremanetan jartzea eskertuko diegu.

 

 

Seleccione el idioma
  • Castellano
  • Euskara
Ez galtzeko
HasieraNortzuk garaGenero PolitikaLankidetzaHeziketaArtículos, experiencias...ICLI'rekin lan egitekoMaterialakLoturakInskripzioa egin
 
 
© 2010 Ingeniería para la Cooperación-Lankidetzarako Ingeniaritza
Joomla! is Free Software released under the GNU/GPL License.