Gure jardueren ildoan, askotan atzeman dugu hirugarren munduko heziketa zentro eta erakunde ugarik bigarren eskuko ordenagailuak eskuratzeko beharra dutela.
Kudeaketa horiek egin izan dira aipatu ekipamenduak eskuratzeko, eta Kamerunera berrogeita hamar ordenagailu eta inprimagailutik gora bidali da. Hainbat partikularrez gain, honako erakunde hauek eman dituzte halako ekipamenduak: Gasteizko udalak, Arabako Foru Aldundiak, BBV eta BSH banketxeek, eta abarrek.
Halaber, Arabako Industria Ingeniarien Elkargoko kide batek Krainel enpresa gasteiztarrari egindako eskaintzari esker, aldian behin lisaburdinak bidali dira Kamerungo, Boli Kostako, eta abarreko ongintzako erakundeetara. Une honetara arte, berrehun lisaburdinatik gora bidali da.
Sendagaiak eta osasun materiala jasotze eta bidaltzen dugu, Afrikako, Boliviako, eta abarreko mediku kontsultategietara. Ekipo horiek hainbat ospitalek ematen dituzte.
Lankidetzarako Ingeniaritza elkartearen lan talde bat arduratzen da ekipamenduak jasotzeaz, biltegiratzeaz, enbalatzeaz eta bidaltzeaz. Zikotz eraikuntza enpresak laguntzen du logistikako lan horietan. Hain zuzen, Lankidetzarako Ingeniaritza elkartearen esku jartzen ditu garraiobideak, biltegiak eta langileak.
Bidalketak albait merkeenak izan daitezen era bilatzen da, eta kontrol zorrotza dago materiala zuzenean irits dadin hartzaileetara.
|