?

Nagusia
Hasiera
Nortzuk gara
Genero Politika
Lankidetza
Heziketa
Artículos, experiencias...
ICLI'rekin lan egiteko
Materialak
Loturak
Inskripzioa egin
Non egiten dugu lan
Angola
Kamerun
Boli Kosta
Ecuador
El Salvador
Etiopia
Euskadi
Guatemala
Micronesia
Nikaragua
Peru
Kongo
Venezuela
Beste lurraldeak
Borondatezko lankideak
Gizarte sareak


Hasiera Nortzuk gara Generoari buruzko erakunde politika
Generoari buruzko erakunde politika

Azken urteetan, IC?LIn kontzientzia handiagoa garatu da genero ikuspegia bereganatzearen garrantziari dagokionez. Lehen fasean, handiago egin zen kontzientzia hori emakumearen egoera hobetzeko taxuturiko hainbat proiektutan islatu zen; bigarren fasean, hainbat proiektu gauzatu ziren, ikuspegi estrategiko batekin, emakumea ahalduntzea, jarrerak aldatzea eta abar lortzeko asmoz. Aldi berean, barneko prestatze eta sentiberatze lana egin izan da, generoaren ikuspegia, landu beharreko proiektu arlo gisa hartu beharrean, IC?LIren proiektu guztietan sartu beharreko zeharkako ildo gisa sar dadin. Horrek guztiak, halaber, IC?LIk bere kontraparte batzuk gai horri dagokionez dinamizatzeko, sentiberatzeko eta gaitzeko lana egin dezan ekarri du.

Azkenik, ondorio logikotzat, azken hilabeteetan elkartean bertan genero ikuspegia sartzeko prozesua garatu da.

Hainbat bilera, lantegi eta abar egin ondoren, informazioaren teknologia berriek informazioa trukatzeko ematen dituen baliabideak aprobetxatuz, Generoko Erakunde Politika zehaztu da, eta dokumentu hori, lehenik, Gobernu Batzordeak onetsi zuen, eta, gero, Batzar Nagusiak berretsi zuen. Honen ondoren, IC?LIren Generoko Politikaren printzipioak eta estrategiak azaltzen dira, plan operatibo batekin osatzen direnak (jarduera zehatzak, arduradunak, epeak, eta abar jasotzen ditu).

PRINTZIPIOAK

  • Erakundearen arlo guztietan, gure lanaren oinarria izango da aintzat hartzea gizonen eta emakumeen funtsezko berdintasuna nahiz haien arteko osagarritasuna ezinbestekoak direla txirotasuna gainditzeko borrokan.
  • Emakumeekin nahiz gizonekin lan egingo dugu genero bereizkeriari loturiko txirotasuna sortzen eta sendotzen duten ideia eta sinesmen zehatzak aztertzearren.
  • Emakumeak eta neskatoak gure programa eta lan moduen alderdi guztien bidez indartuko dira; horretarako, emakumeen estatusa berariaz goratzen duen lanari lehentasuna ere emango zaio.
  • Gure erakundeek, beren barne praktika eta lan moduen bidez, ICLIk emakumeen eta gizonen arteko harremanak berdintasunezkoagoak izan daitezen bere gain hartu duen ardura islatuko dute.

?

ESTRATEGIAK

  • Emakumeek eta gizonek dituzten kezka, esperientzia, gaitasun eta behar desberdinak zehatz ulertzea izango da gure lana aztertzeko, planifikatzeko, abian jartzeko eta balioztatzeko era.
  • Gure lanaren arlo guztietan, emakumeek parte har dezaten eta haiek berak indar daitezen izango dugu helburutzat, eta emakumeen eskubideak giza eskubidetzat sustatuko ditugu, bereziki abusuari eta indarkeriari dagokienez.
  • Bai gizonekin bai emakumeekin lan egingo dugu, sinesmenetan nahiz jokabideetan eragin iraunkorragoa erdieste aldera. Gizonekin eta gizon taldeekin egiten dugun edozein lan emakumeen eskubideak sustatzen lagungarria izan dadin ziurtatuko dugu.
  • Gure lan guztian genero berdintasunaren aldeko ardura gure gain hartu dugula erakutsiko dugu, behar bezalako helburuak ezarriz eta pertsona eta baliabide egokiak esleituz.
  • Erakundean, taldeak eta foroak bultzatuko dira, ikasitakoa eta jardunbide egokienak elkarri jakinarazteko. Halaber, langile eta boluntarioei generoaren arloko prestakuntza eskainiko zaie.

?

?
< Aurrekoa

?

Seleccione el idioma
Ez galtzeko
Hasiera Nortzuk gara Genero Politika Lankidetza Heziketa Artículos, experiencias... ICLI'rekin lan egiteko Materialak Loturak Inskripzioa egin
?
?
? 2015 Ingenier�a para la Cooperaci�n - Lankidetzarako Ingeniaritza
Joomla! is Free Software released under the GNU/GPL License.