Jostailuak jasotzeko kanpainak (Gasteiz) |
|
|
|
Gasteizko biztanleak sentsibilizatzeko, eta, zehazki, hiri horretako haurrak sentsibilizatzeko, azken urteotako gabonetan, Alaves futbol taldearekin batera, Kamerungo haurrentzako jostailuak jasotzeko kanpaina antolatzen da.
Zehazki, jardueraren asmoa da Alaves futbol taldearen partida batean dohainik sartzen direla jostailu bat ekartzen duten haur guztiak.
Horrela, eta beste hainbat erakunderen laguntzari esker (Swiss Cargo, Arabako Foru Aldundia, Kamerungo espainiar enbaxada) 1.600 jostailutik gora bidaltzen dira urtean. Horiek Kamerungo haurrei banatzen zaizkie ongintzako hainbat erakundetan.
Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteko lan talde batek Alaves futbol taldeko langileekin batera lan egiten dute jostailuak jasotzen. Gero jostailuak aukeratu, sailkatu, enbalatu eta bidali egiten dira.
Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteko kideek, nahiz partikularrek, dendek eta Gasteizko Ursulinen ikastetxeko ikasleek ere laguntzen dute jostailuak ekartzen.
Kamerungo banaketa unibertsitateko futbol talde batek egiten du: Kamerungo Alaves futbol taldeak, alegia.
?
|