EMAKUMEEN KARTZELARI LAGUNTZEA, KAMERUNEN
Duela 23 urtetik baino gehiagotik Kamerunen bizi den arabar serora baten eskaerari erantzuteko, dirua bidali zen Yaoundeko (Kamerun) Kondegui kartzelako emakumeen eremuan saihestu ezinezkoak ziren obrak gauzatzeko.
HERRIXKETAN PRESTAKUNTZA ESKAINTZEKO MIKROBUSA (INDIA)
Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteko kide bat Indiako Maharashtra eskualdean den Loyola Divyavani zentroarekin jarri zen harremanetan. Hori heziketa zentro bat da, nork bere lana sor dezan proiektuak proposatzen ditu eta topaketak, azokak eta jai herrikoiak, eta abar antolatzen.
Lan horretan, eta laguntzaren estaldura zabaltze aldera, zentroak furgoneta erosi eta egokitu behar zuen beren programak erdigunetik urrunduta dauden herrixketara hedatzeko.
Manos Unidas erakundearen, Laboral Popular kutxaren eta Ikerlanen ekarpenei esker, eskaera horri erantzutea lortu da.
LIKASIRA ELEKTRIZITATEA ERAMATEA (KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA)
Hondarribiko Udalaren ditu laguntzarekin, Likasi auzora elektrizitatea eramaten lagundu genuen (Kongoko Errepublika Demokratikoa). Diru laguntza 11.253,95 eurokoa izan zen.
HEZIKETA ZENTRORA MATERIALAK BIDALTZEA (BOLIVIA)
Tona eta erdi arropa eta liburu bidali ziren Mogrovejoko Santo Toribio institutura (El Alto, La Pazetik 10 kilometrora). Material horrekin batera, josteko makina eta jostailuak ere bidali ziren. Horrekin guztiarekin 3 m3 zituzten bi kutxa bete ziren. Elkargoko kideek eta hainbat enpresak finantzatu zituzten Boliviara bidaltzeko kontuak.
AFRIKARA SENDAGAIAK BIDALTZEA
Afrikara sendagai kantitate handia bidali zitzaion Afrika sakonenean dagoen Ikasketa Zentro bateko zuzendari den Maite Iceta donostiarrari. Hain zuzen, zentro hori 100.000 biztanle inguru dituen Kivu lakuaren erdiko uhartean dago. Laku horrek muga du Rwandarekin, Kongoko Errepublika Demokratikoarekin eta Ugandarekin.
ELIKAGAI BANKUARI LAGUNTZEA
Laguntza ekonomikoa eman da Bizkaiko Elikagai Bankuaren logistikako beharrei erantzuteko.
- Maitere Izetak Kongoko Idwji uhartean emakumeentzako mirkokredituen programa hasi du, proiektu ekonomiko txikiak hasi ahal izan ditzaten: elikagaiak eta eguneroko kontsumorako elementuak hainbat astetarako erostea, gero herrixketan unitate txikiagotan sal ditzaten. Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteak 2003an 5.000 dolarreko ekarpena egin zuen.
- Halaber, abian jarri dugu Erdialdeko Amerikaren garapenerako mikrokredituen sistema txikia ere. Tokiko kidea arduratzen da bidalitako kantitatea (24.000 euro inguru) kudeatzeaz eta emandako kreditu txikien egoera jakinarazteaz. Proiektua Lankidetzarako Ingeniaritza elkartearen beraren ekarpenekin gauzatzen da.
|