Aldizkaria
Sei hilabetean behin, gobernuz kanpoko erakundeak aldizkaria argitaratzen du Lankidetzarako Ingeniaritza elkartearen jarduerak ezagutarazteko. Argitalpena elkarteko kide guztiei, Euskal Autonomia Erkidegoko ingeniariei, enpresa ugariri, gobernuz kanpoko hainbat erakunderi eta inguruko zenbait erakunderi bidaltzen zaie.
Argitalpen honen helburua da kide guztiekin komunikatzeko bidea sortzea, eta, hartara, gure erakundearen ekintzak haiei hurbiltzea. Halaber, aldizkaria jasotzen duten pertsona guztiak prestatu eta sentsibilizatu nahi dira.
Egindako proiektuei buruzko artikuluak, lankidetzaren esparruko pertsonen elkarrizketak, lan egiten dugun herrialdeetan jasotako inpresioak, eta abar argitaratzen dira. Aldizkarian hegoaldeko eragileen ahots guztiak egon daitezen saiatzen gara beti.
Laguntza asko jaso dugu, bai diruz lagundu gaituzten enpresen aldetik eta bai artikuluak eman dizkiguten pertsona ugariei dagokienez.
Lankidetzarako Ingeniaritzaren elkartea gure lanbideko pertsona guztiei eta inguruko enpresa eta erakundeei hurbildu nahi diegu, lantzen ditugun ekintzak eta proiektuak ezagut ditzaten, bai eta eraldaketa lan honetan parte har dezaten bultzatzeko ere, hemendik lan egiten eta beren aukeren arabera, betiere.
Ikusi IC-LIren aldizkaria ISSUUn