1. Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeko (GGKE) kide eginez

Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Ingeniarien hiru Elkargoetako kideak egin daitezke elkarteko kide. Era berean, hala nahi duten eta IC‑LIko bi kideren bermea duten pertsona fisiko eta juridikoek ere laguntzaile gisa bat egin dezakete elkartearekin.

2. Diru ekarpenen bidez lagunduz

IC‑LI Onura Publikoko Elkartetzat onartuta dagoenez, diru ekarpenak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoek zerga onura garrantzitsuak dituzte.

3. Herrialde txirotuetan egin litezkeen eta elkarteak egiteko modukoak diren proiektuak proposatuz

Gobernuz kanpoko erakundearen profila oso teknikoa denez, mota horretako proiektuei ematen zaie lehentasuna; dena dela, bestelako proiektuak ere aztertuko dira.

4. Herrialde txirotuetan erabilgarriak izan daitezkeen makinak, materialak eta abar emanez

Prestakuntzazko jardueretarako bereziki -baina bestelako jarduera batzuetarako ere bai-, badira bigarren eskuko ordenagailuak, tornuak eta abar, beste herrialde batzuetan erabil daitezkeenak.

5. Haurren aitabitxi edo amabitxi eginez

GGKEn Venezuelako eta Kamerungo haurren aitabitxi edo amabitxi egiteko aukera eskaintzen da.

6. Bekak

Kamerunen "Arabatxo" saria ezarri da. Unibertsitate ikasketak egiteko urteroko beka da (matrikula, ostatua, liburuak, mantenua), nota onenak ateratzen dituzten ikasleentzat. Beste beka batzuk ere abian jarri nahi dira.

7. Bidalketak

Hegoaldeko hainbat herrialdetatik ekipamenduak eskatzen dizkigute. Garraioaren arazoa sortu ohi da.

 

Informazio gehiago eskatzeko eta kolaborazioa eskaintzeko, jarri harremanetan elkartearekin.