Wukro (Etiopia) hiriko ur banaketa sarearen konponketa eta Uraren Bulegoko langileen formakuntza
Aurrekariak.
2004 urtean hasi zen IC-LI (Gipuzkoako elkartea zehazki) Angel Olaran aitak zuzentzen duen eta Adigrateko Apezpikutzaren menpeko den Wukroko St. Mary Institute antolakuntzarekin kooperatzen.
St. Mary Institute antolakuntzak hiru departamentu ditu, ondorengo lanak jorratuz: irakaskuntza, produkzioa (gehienbat nekazaritzan) eta garapenerako proiektuak.
Garapenerako proiektuen departamentuak, azpiegitura hidraulikoetan dauden beharretan oinarrituz ekintzak bultzatu eta gauzatzen ditu, dirua lortzeko Nazioarteko Kooperazioa erabiliz.
IC-LI eta St. Mary elkarteen arteko elkarlana, hasiera batean, oinarrizko irakaskuntzarako gela batzuetan gauzatu zen, eta jarraian, Eusko Jaurlaritzak babestutako Wukrorako biztanleentzako ur edangarri banaketako proiektuari ekin zitzaion.
Garai hartan zeuden 32.000 biztanletik %20-ak zuen soilik ur edangarria izateko aukera.
Gure ekintzaren helburua 200m3 edukierako depositu bat eraikitzea eta ura falta zitzaien biztanleentzat, banaketa sarea osatzea izan zen. Proiektua gauzatzeko dirua Eusko Jaurlaritzak eman zuen.
Gure ekintzaren ondoren, ur banaketa sistema putzu sakoneko 6 ponpaz osatua geratu zen, ura bost depositu ezberdinetara hornitzen zutelarik (300m3-ko bat, bi 200m3-koak eta beste bi 100m3-koak).
Proiektuaren deskribapena.
2012 urtean sistema kolapsatuta zegoen, ponpa batzuek ez zuten funtzionatzen, ponpatutako uraren %30 bidean galtzen zen ihesen erruz eta funtzionamenduan akatsak agertzen ari ziren, langile arduradunen prestakuntza faltarengatik. Beraz, hornikuntza gabezi handia jasaten ari zen biztanleria (jada 40.000 biztanle zituen hiriak).
IC-LI elkarteak erantzuna eman zuen, gure kolaboratzailea den Rubén Jimenez bertara bidaliz; 20.000 € esleitu ziren konponketa lanetarako eta Uraren Bulegoko langileen formakuntzarako. Horrekin batera Madrilgo donatzaile batek 20.000 € gehiago eman zituen, eta emergentzia plan bat martxan jarri zen banaketa sistema berriztatzeko.
Ponpak konpondu egin ziren eta Wukroko Ur Bulegoko teknikarien formakuntza lanetan ahalegin handi bat egin zen, autonomiaz lan egin ahal izateko hortik aurrera, mantenu lanetan.
Laburbilduz, proiektua 2013 urteko abenduan amaitu zen, ondorengo helburuak lortu zirelarik:
- Uraren bulegoko teknikari eta antolakuntzako langileentzat formakuntza eta entrenamendua. Addis Abeba hiriburutik etorritako bi formatzailek aurkeztu zuten programa, bulegoko 10 pertsonarekin landu zelarik. Guztira 600 ordukoa izan zen kurtsoa. Gastua 9.000 €
- Konponketa lanetarako tailer baten sorkuntza, tresneriaz eta ponpentzako ordezko piezaz hornituta. Gastua 11.000 €
- Sistemaren konponketa, eskulana, eta bi motor berriren eta konponketetarako material ezberdinen erosketarekin. Gastua 15.000 €
- Bekak ematea, Uraren Bulegoko 10 pertsona formatzeko, kurtso eta mintegi teknikoen bitartez. Bekatutako ikasketak, hidraulikan, iturgintzan, elektrizitatean eta antolakuntzan izan ziren, eta Wukron eta Mekellen (Tigray probintziako hiriburuko zentro espezializatuetan) gauzatu ziren. Gastua 5.000 €