SARRERA

Erakundearen barruan egin zen hausnarketa prozesu baten ondoren, "Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza" elkartea bere Plan Estrategikoa onetsi du. Dokumentu honetan plan horren ondorioen laburpena jaso da.

Erabili den metodologia Plangintza Estrategikoaren ohiko metodologia izan da. Ikuspegia, betekizuna eta balioak zehaztu eta gero, barne azterketa eta ingurunearen azterketa egin dira, eta azken horien bidez erakundearen alde sendoak eta ahuleziak zein mehatxuak eta aukerak ezagutu ahal izan dira. Diagnostiko hori oinarri harturik, ildo estrategikoak zehaztu dira. Urtero, Urteko Jarduera Plana zehaztuko da, egin beharreko jarduerak jasoko dituena, hemen ezarritako ildo orokorragoekin bat.

Plan Estrategikoak, beraz, osotasuna eratzen duten honako atal hauek ditu:

1- Ikuspegia

2- Betekizuna

3- Balioak

4- Ildo estrategikoak

5- Urteko Jarduera Planak

IKUSPEGIA

ICLIk giza garapenaren alde egiten duen lana PERTSONAZ arduratzeko helburuarekin egiten du, eta pertsona da, hain zuzen, lan horren protagonista eta azken hartzailea. Lan guztia ikuspegi horrekin egiten da, eta jarduera bakoitzaren erdigunean gizakia -bakarra, zehatza, ezin errepikatuzkoa- kokatzen da, haren duintasuna, haren sormena, eta arazoak konpontzen era aktiboan parte hartzeko haren gaitasuna haztera bultzatzearren, gizakiari benetan dagokion garapenaren oinarri gisa.

ICLIren lan guztia jardueren azken hartzailearentzat da, eta horixe da ICLIk jarduera horietan parte hartzea erabakitzeko funtsezko irizpidea, betiere pertsona onuradunek parte har dezaten saiatuz eta proiektuek eskaintzen dituzten baliabideak garatuz, pertsona horiek beren garapenaren beraren zein gizartea eraldatzeko erronken protagonista bilaka daitezen.

Abian jartzen diren jarduerak jatorria Hegoaldean bertan edo hango garapenerako erakundeetan dutenak dira; horretarako, maizko elkarrizketak eta lan etengabea egiten da Hegoaldeko erakundeekin, betiere pertsona onuradunen lehentasunak eta protagonismoa kontuan hartuz. Lankidetza egiten da printzipio hauek kontuan izanik: nork bere gain hartzea elkarri agindutakoa betetzeko ardura; baterako erantzukizuna; eta berdintasuna.

BETEKIZUNA

ICLI garapenerako gobernuz kanpoko erakunde (GGKE) demokratikoa da, irauteko asmoa duena, bere eskukoa eta mozkinik ateratzeko asmorik gabekoa, eta profesionaltasunez lan egiten du txirotutako herrien garapena sustatzeko, eta, horretarako, industria ingeniarien, beste profesional batzuen, gizarte eragileen zein, oro har, gizartearen beraren gaitasunak (ezaguerak, esperientzia, lana eta abar) aprobetxatzen ditu.

BALIOAK

- Emaitzarako orientazioa

- Tokiko kidea indartzea eta jardueren baterako erantzukizuna

- Profesionaltasuna

- Mendekotasunik eza eta jarduteko askatasuna

- Borondatezko lana

- Emaitzarako orientazioa

- Gardentasuna

- Soiltasuna

ILDO ESTRATEGIKOAK

1. Ezarri diren elkarkidetasun harremanak sendotzea eta bultzatzea; horretarako, kontraparteak indartu behar dira, eta erakundeen arteko sinergiak -Iparralde‑Hegoalde zein Hegoalde‑Hegoalde harremanetan- bilatzea sustatu.

2. ICLIren gaitasunak sendotzea eta bultzatzea, barne ikuspuntutik zein inguruko gizarte eragileekin dituen harremanetan.

3. Lankidetzako programa, proiektu eta mikroproiektuak taxutzea, emaitza praktikoak eta neurgarriak lortzeko asmoa dutenak, txirotasunaren egiturazko kausen kontra jarduteko eta herrien gizarte garapena sustatzeko baliabide gisa.

4. Sentiberatzeko eta hezteko programak eta proiektuak taxutzea, Europako gure ingurunean elkartasunezko kontzientzia pizteko eta borondatezko lana sustatzeko.

5. ICLIk eragina izateko duen gaitasuna indartzea, hori lankidetzaren politikak eta tresnak hobetzen lagungarria izan daitekeen esparru guztietan, bai eta -Hegoaldekoei eragiten dien orotan- legearen, ekonomiaren, gizartearen, politikaren eta abarren aldetik erreformak ekartzen lagungarriak izan daitezkeen esparru guztietan ere.

6. Zeharkako ildo gisa, honako hauek guztiak ICLIren jardueran sartzea: genero berdintasuna; ingurumena errespetatzea; giza eskubideak sustatzea; demokrazia sendotzea eta gizartearen parte‑hartzea bultzatzea; kultura aniztasuna eta kulturen arteko elkarrizketa.