IC-LIn, jakin badakigu edozein politikak, programak edo proiektuak emakumeengan eta gizonengan eragin desberdinak dituela. Genero-berdintasunari arreta emateak funtsezko jardunbide egokia da eta aurrerabide ekonomiko eta sozialerako ezinbestekoa bilakatzen da. Emakumeen eta gizonen behar eta interes desberdinei arreta espliziturik gabe ezin dira maximizatu ezta eutsi ere garapenaren emaitzak.
Genero-berdintasunak emakumeen eta gizonen portaera desberdinak, helburuak eta beharrak era berean kontutan edukitzea, balioztatu eta bultza ditezela suposatzen du. Honek ez du berdinak bihurtu behar direnik esan nahi, ez du biologiko desberdintasunak daudela ezeztatzen baizik beraien eskubideak, ardurak eta aukerak berdinak izan ditzaketela eta ez gizon edo emakume jaio diren arabera. Horregatik, aukera berdintsaunari buruz hitz egiten dugu; hau da, emakumeek eta gizonek aukera berdinak izan dezaten edozein egoeratan eta gizarteko arlo guztietan, aske izan daitezen beraien gaitasun pertsonalak garatzeko eta erabakiak hartzeko. Emakumeen aldeko ekintza postiboko neurriak sustatu behar dira, pixkanaka, egoera parekatu dezan.
IC-LIk genero-berdintasuna sustatzen duen kultura instituzionala bere egiten du, geure lana garapen dutenen gizon-emakumeen ekarpenak, ahaleginak eta eskariak mundura erakusten duena, bizimodu duinago eta elkarkidetasunago bat erakutsi nahiean. Aldi berean, ikuspegi hau gure lanaren arlo guztietan bultzatu nahi genuke: lur-eremuko programen garapenean, informazio, sentsibilizazio eta mobilizazio publikoetan eta gure ingurune hurbilean ere.
Politika honek IC-LIren konpromiso antolatzailea suposatzen du, eta Elkartearen Goi Mailako gobernuaren onarpenak konpromiso sistematiko hori ezartzea du helburu, genero-berdintasuna, barne mailan eta garapenerako, sentsibilizariorako eta kooperazioa heziketa erakundea den hontan lortu nahiean. Gure lan guztia emakumeen bizitzak hobetzeko eta genero-berdintasuna bultzatzeko egin dugula ziurtatzeko.
IC-LIren generoari buruzko erakunde politika